XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4.200 MJ/ha urteko bihurtuko litzateke eta 1775. urteko ekoizpena lortzeko erabilitako azalera: Azalera km2 / Azalera osoaren % / Araba / Nafarroa.

Zenbaki guzti hauek ikusi ondoren hainbat gogoeta egiteko premia agertzen zaigu: - 1775. urtean Araba zen biztanleko nekazal produkzio handiena zuen lurraldea 7.100 kcal/biztanleko urterekin.

- Bigarrena Nafarroa zen 4.500 kcal/biztanleko eta urteko ekoizten zituelarik, baina zenbaki honi buruz zera esan behar da, hartu ditugun iturriek ez dute, ez olorik, ez zekalerik, ez barazkirik aipatzen eta ziur da urte horretan (1779), landare hauek landatuak izan zirela eta haiek emaniko uzta bildua.

- Arabako nekazal ekoizpenarekin konparatzerakoan, Nafarroako nekazal ekoizpenari %20 bat erantsiz gero errealitaterantz hurbilagotuko garelakoan gaude, beraz 1.799. urtean baliteke Nafarroak 5.475 kcal/biztanleko urteko ekoiztea.

- Azken zuzenketa hau egin ondoren nabaria agertzen da alde lehor eta hezearen arteko desberdintasuna.

Argiago gera dadin, 8. taulan datu horiek berriro ikusteko aukera daukagu.

Taula hori ikustean, eta egun haietako garraioen ahula kontutan hartuz, herrialdeen artean lehen ekoizpeneko gaien arteko elkartruke handirik egongo ez zela suposa daiteke.